Itziar Ituño Instagram – Oi gure lurra ! begietan urtuz bizitzeko lur pare gabea.
Hire misteriozko iturriek asetzen ditek,
ene gogoetako egarria.
Hire bazterrak aizetan kantatzen,
asaba zaharren mezua.
Haien testigu bakarra,! mundua bezain zaharra,
ohian eta erreka garbien babesle zuhurra,
lainoen maitale jatorra.
Hire edertasunaz lilluraturik
jeisten baizaizkik, jazkera apainetan xuri,
eta lotzen besarkada luzeetan,
ixiltasunaren azpian.
Bele beltza hega hegaka,
getaria bat iduri,
zuen hatseden oparoa gordetzen.
Bainan ez gaituk hire jabe…
Galdua ote diagu arbasoen odoil-zaina?…
Zer diok hik gure ahuleziaz?…
Ahalge ote haiz?…
Estalgarritzat deitzen ote diok lanbroari?…
Oi; gure lurra;
ene gogo-minaren ezti gozagarria,
hiri so, ene hatsa duk egiten ahoan abesti.//
Ay ,nuestra tierra/ fundiendose en los ojos/ una tierra sin par para vivir/Tus fuentes misterosas sacian la sed de mi alma/Tus ricones cantan a los vientos el mensaje de l@s ancestr@s./Testiga única de aquellos/Tan vieja como el mundo/Cuidadosa protectora del bosque y cristalinos rios
Amante amable de las nieblas./Emocionada con tu belleza lloro contemplandote
envuelta en un largo abrazo en silencio./El negro cuervo vuela y parece un vigía guardando tu fértil descanso./Pero no somos tus dueñ@s
Acaso hemos perdido la estirpe de nuestr@s antepasad@s?Que dices tú de nuestra flaqueza? Estarás avergonzada? Llamarás a la niebla para que lo esconda?
Ay, nuestra tierra!
Dulce miel de mis zozobras
Mirandote el aliento en mi boca se hace canción.
*Benito Lertxundi
@blertxundi Euskal Herria | Posted on 24/Sep/2023 11:45:34



