Itziar Ituño Instagram – “Irrifar laranja bat margotu diogu eguzkiari
Goizero egin dezagun are koloretxuago argi
Esnatu dezan bihotz barrutan lo dugun bizipoz hori
Irrifar laranja bat margotu diogu eguzkiari
Irrifar iheskor bat margotu diogu hego haizeari
Sekulan ez da berriz izango berri beltzen mandatari
Kantu zaharren doinuban orain firi- firi txistu dagi
Irrifar iheskor bat margotu diogu hego haizeari
Irrifar potolo bat margotu diogu laino beltzari
Orain euria milaka tatta koloretsutan du ari
Zipristin eta bizia emanaz gure herri zuri-beltzari
Irrifar potolo bat margotu diogu laino beltzari
Irrifar argitxu bat margotu diogu ilargiari
Orain ilbeheratan zilarrezko irrifar fin-fina dagi
Zerutik jeikita ibiltzen da ametsgaiztoen ehiztari
Irrifar argitxu bat margotu diogu ilargiari
Irrifar txikitxo bat margotuko diot nere buruari
Eguzki, ilargi, hegohaize mundu zahar eta euri
Denak keinuka ari baitira irri egiten dunari
Irrifar txikitxo bat margotuko diot nere buruari
Irrifar erraldoi bat margotu diogu mundu zaharrari
Bere buruari biran doan nahigabeko bidaiari
Munduko herri guztitan irri zati bat geratu bedi
Irrifar erraldoi bat margotu diogu mundu zaharrari”
MADDI OIHENART
📸 Yolanda Lapeña Navarro
@yoli0772 | Posted on 04/Jan/2024 22:52:30



